Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Uruk

(Biblian, Erek; egun, Tall al-Warka) Sumeriako antzinako hiria Behe Mesopotamian, Ur-en ipar-mendebalean, Eufrates ibaiaren ertzean. Sumeriar kulturako gune garrantzitsua izan zen eta 10 km-ko bi harresiz inguratua zegoen (bi ate zeuden). Hiri barneko hiru tell edo muinoek beste horrenbeste tenplu erlijioso zuten. Tenplu hauen artean bereziki aipatzekoa da Anu jainkoaren omenez eraikitako zigurata. K.a. 4000. urte ingururako bazituen biztanleak. Bertakoa da aurkitutako lehen idazkera piktografikoa.