urtikazeo
izond. Bot. Urtikalen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Zuhaitz, zuhaixka eta belar egitura izan dezakete. Gehienak, hala ere, belar egiturakoak dira. Hostoak txandaka edo aurka antolatuak izan ditzakete. Urtikazeoen familiako landare mota gehienek oinaren puntan edo hostoen oinetan dituzte loreak; sexubakarrak izaten dira horiek. Urtikazeo motarik ezagunena asuna da.