Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

urtikaria

iz. Med. Larruazalaren eta zenbait muki ehunen eritasuna, babalarru ugari eta hazkura sorrarazten dituena. Mugatua edota orokorra izan daiteke. Gehienetan ez da larria, baina, laringeari erasoz gero, itomena eragin dezake. Zenbait intsekturen ziztadak sortu dezake urtikaria, eta horrelakoa, behin sendatuz gero, ez da berriz agertzen, baina elikagairen edo botikaren batek eragina izan ohi da gehienetan.