Urtubiako etxea
Lapurdiko etxe noblea. XI-XII. mendeetan Lapurdiko bizkonderriko baroi nagusietako bat zen Urtubiako jauna. XIV. mendean ondasunak eskuratu zituen etxe honek Nafarroa Garaian (Irurita, Gorriti, Leitza) eta 1341. urtean eraiki zuten Urruñako gaztelua Ingalaterrako erregearen aginduz, garai hartan Ingalaterrako koroaren mende baitzegoen Lapurdi. Urruñako herrian kokatu zen handik aurrera Urtubiako Etxe noblea. XIV. mendean, Gipuzkoako Lazkano familiarekin elkartu zen ezkontza bidez eta oñaztarrekin batean gudukatu ziren Urtubiakoak ganboarren aurka. XV. mendetik aurrera Nafarroako Juan Ibañez de Monrealen eraginpean geratu zen Urtubiako etxea. Agramondarren eta beaumontarren alde eta kontra, txandaka, borrokatu ondoan Hazparneko Zalduako eta Armendaritzeko etxeekin elkartu zen ezkontzaz.
- urtikazeo
- urtsu
- Urtsuaran
- Urtsuaran
- urtu, ur(tu), urtzen
- Urtubiako etxea
- Urtubiakoa, Maria
- Ortuella
- urtume
- Urturi
- urtxakur