urtikal
izond. Bot. Magnoliopsidoen klaseko izen bereko ordenako landareez esaten da. Hiru familia eta 2.000 landare mota inguru biltzen ditu. Hiru familiak hauek dira: ulmazeoak, morazeoak eta urtikazeoak. Motarik ezagunenak, berriz, zumarra, pikondoa eta asuna dira. Zuhaitz, zuhaixka edo belar egiturakoak izan daitezke. Iparraldeko eta hegoaldeko lurraldeetan izan ezik mundu guztian hazten dira.