Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Uraletako hizkuntzak

Hizkl. Hogei hizkuntzatik gora biltzen dituen hizkuntza familia, duela 7 edo 10 mila urte sortua. Eremu zabala hartzen dute –mendebaleko Siberiatik Hungariaraino eta Finlandiaraino–, eta hungariera edo finlandiera bezalako nazio hizkuntza sendoen aldamenean batasun politiko eskaseko gutxiengo etnikoen hizkuntzak aurkitzen dira. Bi hizkuntza talde bereizten dira: fino-ugriarrak –talde nagusia– eta samoiedo hizkuntzak (30.000 hiztun inguru).