Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ural-altaiko

izond. Hizkl. Zenbait hizkuntzalariren arabera, Uraletako eta Altaiko hizkuntza taldeak biltzen dituen familia bakarra, hitz multzo komuna baino areago egituren antzekotasuna oinarri duena. Hauek dira ezaugarri nagusiak: bokalen arteko armonia; aurrizkirik eza; hizkuntza erromanikoetan preposizioen bidez adierazten diren gramatika aldaketetarako atzizkiak erabiltzea; gramatika generorik ez izatea, eta formen antzekotasuna hala izenen nola aditzen alorrean.