Ural
Errusiako eta Kazakhstango mendialdea, Ozeano Artikotik Kaspiar Itsasoraino hedatzen dena. Hiru lurralde bereizten dira iparraldetik hegoaldera, Iparraldekoak, Erdialdekoak eta Hegoaldekoak. Iparraldeko Uralak (Siévernii Ural), Artikoak ere deituak, arku bat eratzen dute mendebalerantz eta bertan dago Narodnaia Uraletako gailurrik garaiena (1.894 m); Erdialdeko Uralak (Sriédnii Ural), 500 m-tara iristen ez diren muinoek osatuak dira; Hegoaldeko Uralak (Yúzhnii Ural), hegoaldera eta hego-mendebalera hedatzen dira, eta Yaman-Tau da gailurrik garaiena (1.638 m). Iparraldean izan ezik, tundra baitago alde honetan, Ural mendiak basoez estaliak daude, hegoaldean batez ere. Aberastasun handia dute lurpean (burdina, kobrea, nikela, kromoa, magnesioa, manganesoa, urrea, bauxita, platinoa). Mendebalean petrolio hobi garrantzitsuak daude.