Uranga Díaz de Arcaya, Pablo
Arabar pintorea (Gasteiz, 1816 - Donostia, 1934). Bere jaioterrian, Jerez de la Fronteran eta Madrilen egin zituen pintura ikasketak. Maiz joaten zen Pradoko Museora eta han eginiko kopiak saltzen zituen. Ignacio Zuloaga eta Rusiñol pintoreekin Parisen bizi ondoren Elgetan hartu zuen bizilekua eta paisaia eta gai historikoak jorratu zituen. Estatu Batuetan eta Kuban izan zen 1924-1925 urteetan eta han jarri zituen ikusgai bere pinturak Zuloagaren pinturekin batera. 1897. urtean arrakasta handia izan zuen erakusketa egin zuen Parisen. Erretratuak ere egin zituen 1930-1933 urteetan, Karl Marxi eginikoa, besteak beste. Lan nagusiak: Posada de la Animas-Logroño, Elgeta en 1920, Prueba de bueyes, Uranga y Zuloaga pintando en Segovia, A los toros, El garrochista, La catedral vieja, Paisaje de Martutene, Romería, Retrato de hombre, La despedida del buñolero, En el campanario de Elgeta, La vuelta de Iparragirre, El Cristo de Bergara, La catedral vieja, Zuloaga leyendo, El guardia civil, Aizkolaris, La vendimia, Bodegón, Ergobia, Tipos segovianos, Banderillas del Ostion, Sokamuturra, La procesión de Elgeta, El anticuario, La comida eta El cañonero. 1894. urtean Bermeoko Kasinoko horma-pinturak egin zituen Ignacio Zuloagarekin batean.
- Uraletako hizkuntzak
- uralita
- Uralsk
- Uranga Arakistain, Kandido
- Uranga Berrondo, Juan Ignacio
- Uranga Díaz de Arcaya, Pablo
- Uranga Ruiz de Azua, Santiago
- Urania
- uranio
- Urano
- Urano