Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ural

Errusiako eta Kazakhstango ibaia. 2.534 km. Hegoaldeko Ural mendietan du iturburua, Orsk, Oremburg eta Uralsk igarotzen ditu alderik alde eta Kaspiar Itsasoan isurtzen du ura delta txiki bat eratu ondoren. Ontziz ibil daiteke Uralsk-eraino.