Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ulm

Alemaniako hego-mendebaleko hiria (Baden-Württenberg), Danubio eta Blau ibaien bilgunean. 107.000 biztanle. Katedral gotikoa (XIV-XVI. mendeetakoa), 161 m luzeko dorre batek osatua. Udaletxea (XIV-XVI. mendeetakoa), gotorlekuak. Industria gune (inprimeriak, elektrika eta mekanika industria, ehungintza, automobilgintza) garrantzitsua. v Historia. 1805eko urriaren 20an Mack austriar jeneralak amore eman behar izan zuen eta Napoleonen gudarostea hiriaz jabetu zen. 1810. urtean Württenberg-en barnean geratu zen. Bigarren Mundu Gerran ia erabat suntsitu zuten antzinako hiria.