Ullastres Calvo, Alberto
Espainiar politikari, ekonomista eta legelaria (Madril, 1914- Madril, 2001). Zuzenbide eta ekonomia ikasketak egin zituen, Madrilen. Ikasle garaian, Acción Nacional erakundearen gazteriaren buruzagietako bat izan zen. Espainiako gerra zibilean, Asturias, Aragoi eta Levanteko fronteetan borrokatu zen, teniente gisa. Gerra bukatu zenean, Ikerkuntza Zientifikoetako Goren Kontseiluko Ekonomia Institutuko kide izan zen. Gero, Madrilgo Unibertsitatean, Espainiako ekonomiaren eta ekonomia unibertsalaren historiako katedra lortu zuen. Espainiako historia eta ekonomiari buruzko liburu asko idatzi zituen. 1957an Merkataritza ministro izendatu zuten, eta berak abiarazi zuen Egonkortze Plangintza, autarkia ekonomikotik ekonomiaren liberalizazio eta internazionalizaziorako lehen urratsa izan zena. 1965-1976 bitartean Espainiako lehen enbaxadore izan zen Europar Merkataritzaren, Energia Atomikoaren Europar Batasunaren, eta Ikatz eta Altzairuaren Europar Batasunaren aurrean. 1986. urtetik aurrera Banco Bilbao (Banco Bilbao Vizcaya, 1988az gero) banketxeko bezeroaren defendatzaile gisa lan egin zuen.
- Ulibarri-Viña
- Ulises
- ulitxa
- Ulla
- Ullán, José Miguel
- Ullastres Calvo, Alberto
- Ullate, Víctor
- Ullman, Liv
- Ulloa y de la Torre-Guiral, Antonio de
- Ulm
- ulmazeo