(Lat. Domitius Ulpianus). Erromatar legelaria (Tiro, ? - Erroma, 228). Pretorioko lege-gizona izan zen Sebero Alexandroren garaian. Enperadorearen soldaduek hil zuten. Idazki ugari utzi zuen, baina zati batzuk baino ez dira gorde: Responsa, De fideicommissis, De apellationibus.