Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ulises

edo Odiseo. (Gr. Odysseus). Greziako mitologian Itakako erregea. Laerteren eta Antiklearen semea zen, Peneloperen senarra eta Telemakoren aita. Greziarrek Sziros uhartera bidali zuten bertan ezkutaturik zegoen Akilesen bila. Troiako gerran parte hartu zuen, Diomedes babestu zuen eta Ajax Homeroren bi heroiak garaitu zituen Patrokloren ohoretan egin ziren hileta jokoetan, Akilesen eta Agamenonen artean bakea egin zuen, eta Akilesen armez jabetu zen. Zurezko zaldiaren sortzaileetako bat izan zen eta zaldi hura erabili zuen. Greziarren garaipenaren ondoren, urrun ibili zen hamar urtez, eta denbora horren buruan Itakara itzuli zen Penelopek inguruan zerabiltzan ezkongaiak hiltzeko asmoz. Odisea epopeian kontatzen dira Ulisesek izan zituen gorabeherak eta abenturak, eta Iliada epopeian gerlari abil eta maltzur gisa ageri da. Artista askoren inspirazio iturri izan da. Etruriarrek Nanos (Ibilkorra) izena eman zioten.