Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

uda

iz. Lau urtaroetako beroena, udaberriaren ondotik datorrena. Astronomia uda: Lurraren iparraldean ekainaren 21 edo 22tik irailaren 22 edo 23ra hedatzen dena, eta Lurraren hegoaldean abenduaren 21 edo 22tik martxoaren 20 edo 21era hedatzen dena. Udako bero handietan. Udako egun luzeak. Pikondoari kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaionean badakizue uda hurbil dela. Udako oporraldiak. Ingalaterran, uda eta negu, beti kanpoan daude ardiak. Uda partea (herr.): uda aldea.