Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ucayali

Peruko erdi-mendebaleko departamentua. 130.158 km2 eta 156.457 biztanle ditu. Hiriburua: Pucallpa. Perun sortutako azken departamentua da (1980), eta Ucayali eta Cruel Portillo herrialdeak hartzen ditu. Ibai nagusia Ucayali ibaia da eta haren haranean banatzen dira biztanle gehienak. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza (arroza, artoa, pinaburuak, bananak, sandiak, tea, indabak) bada ere, garapen handia izan du abere hazkuntzak (behi, zaldi eta zerri azienda). Industriaren artean ehungintza, papergintz eta zurgintza dira nagusi. Petrolio hobiak.