Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ucelay Uriarte, José María

Bizkaitar pintorea (Bermeo, 1903 - Busturia, 1979). 1923. urtean hasi zen pintura ikasten eta hamar urte geroago Bermeoko Arrantzaleen Itsas-Etxerako horma-pintura pintatu zuen. Europako herri askotara bidaiatu zen Gerra Zibilaren garaian eta Queen Mary eta Caronia bidaiari-ontzi handi ezagunak dekoratu zituen, besteak beste. Bakarka nahiz taldean eginiko erakusketa askotan jarri zituen bere pinturak ikusgai. Titulu nagusiak: Primavera, retrato, Otoño, Escenas vascas en un biombo, Bodegón de frutas, Paisaje, Bodegón eta Figura de caza.