Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Udaipur

Indiako mendebaleko hiria, Rajastan-go estatuan, Pichola aintziraren ertzean. 308.000 biztanle. Unibertsitatea. Monumentuen artean aipagarriak dira: Maharana jauregia, Jagannatha tenplua (XVII. mendearen erdialdekoa) eta Pichola aintzirako uharteko marmolezko jauregia. Nekazaritzako gaien (garia, kotoia) merkatua. 1567. urtean sortu zuen hiria Udai Singh-ek, eta rajputen estatu nagusiko hiriburu bihurtu zuen.