udaberri
iz. Lau urtaroetatik lehena, neguaren ondokoa, lurralde epeletan landareak loratzen direna. v Udaberria neguaren eta udaren arteko igarobidea da, tenperaturari dagokionez, iparraldeko eta erdialdeko latitudeetan bereziki, ekuatore inguruan tenperatura gorabehera apala baita urte osoan zehar. Urte sasoi honetan esnatzen dira landareak eta animaliak neguko loalditik; ugalketaren eta hazieraren urtaroa da, oro har. v Astronomia udaberria. Astron. Lurraren ipar hemisferioan martxoaren 20-21ean hasten eta ekainaren 21-22an amaitzen den urtaroa, hegoaldekoan, berriz, irailaren 22-23an hasten eta abenduaren 22-23an amaitzen dena.