Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ubitis

iz. Med. Ubearen hantura. Irisean (iritisa), giharrean edo izpi gorputzetan (iridiziditisa) eta koroidean (koroiditisa) ager daiteke baina orokorrean irisaren hanturarekin batera izpi gorputzena gertatu ohi da; ubitis mota horri aurrealdeko ubitisa deitzen zaio eta koroidearenari atzealdeko ubitis ere deitu ohi zaio. Ubitis mota guztiek kalteak eragiten dituzte ikusmenean; itsutasunaren eragile nagusietakoak dira.