Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ubillos, Juan Antonio

Gipuzkoar idazlea (Amasa, Billabona, 1707 - Arantzazu, 1789). 1722an frantziskotar egin zen, Arantzazun. Ondoren, Alcalako unibertsitatera bidali zuten teologia eta filosofia goi ikasketak egitera. Tolosako eta Arantzazuko komentuetan eman zuen bere bizitza osoa irakasten. Filosofia eskotistari buruzko hiru liburuki mardul argitaratu zituen, latinez: Philosophia Rationalis (1755), Philosophia transnaturalis (1759) eta Philosophia Naturalis (1762). 1785. urtean, berriz, Fleury abatearen Catéchisme Historique (1679) obra euskaratu zuen Christau doctriñ berri-ecarlea, Christauari degozcan Eguia sinis-beharren berria dacarrena izenburupean. Azken liburu hau 1909. urtean berrargitaratu zuten Tolosan (Kristabaren ikasbidea).