Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ubide

Bizkaiko hego-ekialdeko udalerria (Arrati-Nerbioi). Mugak: iparraldean, Dima eta Zeanuri; ekialdean, Otxandio; mendebalean, Zeanuri; hegoaldean, Legutio (Araba) eta Zigoitia (Araba). Garaiera, 581 m. 2,97 km2 ditu. 1997ko datuen arabera, 161 biztanle, ia denak euskaldunak (ubidearrak). Undobe ibaiak zeharkatzen du udalerria. Euskara, bizkaiera; euskaldunak, % 93. Nekazaritza (barazkiak, bazkarako landareak, behi, ardi eta zerri azienda; langileen % 30,7) da ekonomia jarduera nagusia. Dena dela jende ugari Otxandio eta Legutioko industrietara joaten da langile. Aipagarria da 1540. urteko Andra Maria Madalen parrokia eliza.