Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txintxilido

izond. Zool. Karraskarien ordenako izen bereko familiako animaliez esaten da. Buru sendoa eta begi handiak dituzte; akuriak baino belarri luzexeagoak dituzte, baina ez oso luzeak eta biribilduak. Atzeko hankak aurrekoak baino luzeagoak dituzte, jauzika ibiltzeko egokituak. Isats luzea dute. Berez Hego Ameriketakoak dira. Belarjaleak dira. Txintxilidoen familian 6 animalia mota sartzen dira; horietan ezagunena txintxila da.