Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txinuk

iz. Ipar Ameriketako ipar-mendebaleko izen bereko indiar leinuko kidea. Behe Columbia ibaiaren ertzetan bizi ziren; merkatari gisa izan ziren, batez ere, ezagun. Lehenengotarikoak izan ziren europarrekin harremanak izaten, eta haien hizkuntzan (txinuk) oinarritua, ingeles, frantses eta inguruko indiar hizkuntzetatik hitz asko hartzen zituen hizkuntza berria sortu zen, Kaliforniatik Alaskara, merkataritza harremanetan erabili zena. Ibaiko izokinen arrantza zen txinuken ekonomiaren oinarria, arrain lehorra trukerako lehengaia baitzuten. Zurien zibilizazioa iritsi zenean erreserbetara eraman zituzten eta erabat desegituratu zen txinuken gizartea.