Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txintxila

iz. Zool. Txintxilidoen familiako ugaztun karraskaria, 30 cm inguru luzea (Chinchilla laniger). Itxuraz akuriaren antzekoa da; hankak, isatsa eta belarriak, aldiz, hark baino luzeagoak ditu. Ilea, trinko leuna, kolorez gris urdinxka, eta zilar-distirak dituena izaten du, sabel-paparretan zuria. Belarra, landareen sustraiak eta goroldioa jaten ditu. Berez Ande mendien inguruko eskualdeetakoa da, baina, han ere, etxekotua izan ez denik ez dago gaur egun. Jantzigintzan oso aintzat hartua da haren larrua. Txintxilak hazteko tegiak munduko lurralde askotan daude gaur.