Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txio 2

iz. Zool. Silbidoen familiako zenbait txori txikiren izena, Philloscopus generokoena bereziki. Itxuraz txantxangorriaren antzekoak dira, 8-12 cm luzeak. Kolorez arre berdexkak edo horixkak izan daitezke; papar-sabelak bizkarraldea baino argiagoak dituzte, zuriak edo horiak. Moko estu zorrotza dute. Intsektuak eta fruituak jaten dituzte batez ere. Txioek sarrera albora duela eratzen dute habia. Europa guztian, Afrikako iparraldean eta Asiako erdialdean bizi dira. v Txio arrunta (Philloscopus collybita). Bizkarraldea arre berdexka eta sabelaldea horixka duena. Hanka beltzak ditu. Europa guztian eta Asian ere eskualde askotan bizi da. v Txio lepazuria (Phylloscopus bonelli). Bizkarraldea gris-arrea, lepoa zuri-horixka eta sabelaldea arre argia duena. Europako hegoaldean, Asia Txikian eta Afrikako iparraldean bizi da.