Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txintxarri

Euskara hutsezko herri aldizkaria. 1993ko urrian kaleratu zen lehen aldiz. Lasarte-Orian du egoitza, eta Ttakun kultura elkarteak argitaratzen du. Hamabostekaria da, 4.500 ale argitaratzen dira eta doan banatzen da. 20 orrialde izaten ditu aldizkariak eta Lasarten banatzen da. Herriko informazioan oinarritzen da, batez ere, aldizkaria.