Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txing-Te-Txen

Txinako hegoaldeko hiria, Kiangsiko probintziaren ipar-ekialdean, Txang Txiang ibaiaren ertzean. 319.000 biztanle (560.000 biztanle ditu hirialdeak). Ospe handikoak dira VII. mendeaz geroztik hirian egiten diren zeramika eta portzelanazko arte lanak.