Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txino-tibetar hizkuntzak

Hirurehun hizkuntza edo dialekto nagusi baino gehiagok osaturiko taldea; haien arteko nagusiak txinera, tibetera eta burmera dira. Eledunen kopuruaren arabera, munduko bigarren familia hedatuena da indoeuroparren ondoren. Txina, Taiwan, Tibet, Burma eta Himalaiako mendialdea dira hizkuntza talde honen mintzaguneak. Ezaugarri batzuek bereizten dituzte hizkuntza guztiok: monosilabikoak izatea, tonalitatea, hasierako kontsonanteen alternantzia, bokalen alternantzia, hitz ordena estua. Hizkuntza hauetan elkarrekin zerikusia duten hitzen korrespondentzia fonologikoak iturri bakarraren hipotesia ekarri du.