Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txing-Tao,

Tsingtao edo Qingdao. Txinako ipar-ekialdeko hiria eta portua, Shantung-eko probintziaren ekialdean, Shantung-eko penintsularen hegoaldeko kostaldean, Kiaotxou-ko badiaren ekialdeko sarreran. 1.371.300 biztanle. Unibertsitatea. Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua. jarduera handiko merkataritza eta arrantza portua. Itsas armadaren basea. Industria (ehungintza, burdinbiderako gaiak, motorrak, kimika industria, altzairugintza, metalurgia, janari industria, zurgintza, kautxua, garagardogintza) eta merkataritza dira ekonomia jarduera nagusiak. Alemaniarren mende egon zen 1898. urtean, japoniarren esku 1914an eta Txinako hiri bihurtu zen 1922an.