Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txinju

Hego Koreako hegoaldeko hiria, Kyongsan-nando probintzian, Nam-txon ibaiaren ertzean, Pusan-eko hiriaren mendebalean. 258.365 biztanle. Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua. Kyongsan-nando probintziako merkataritza eta kultura gune nagusia da. Aipagarriak dira hiri zaharreko monumentuak. Probintziako hiriburua izan zen 1895-1925. urteetan.