txeke
iz. Banku kontu baten jabeak bankuari bere kontuan zorra jasoaz edo zordunduz bertan adierazten den kopuruko ordainketa egitea agintzen duen agiria. v Txeke gurutzatua. Bere gainean zeharkako bi lerro marrazturik izaten dituen txeke mota; ezin daiteke eskudirutan kobra, beste kontu batean sartuz kobra daiteke soilik. v Txeke zuria. Zenbatekoa, diru kopurua alegia, idatzirik ez duen txekea. Sinaturik denez gero, kobratzeko duenak nahi duen zenbatekoa kobra dezakeena.