Txeju
Hego Koreako uhartedia eta probintzia, Ekialdeko Txinako itsasoan. 26 uharte txikik osatua da eta 1.825 km2-ko azalera hartzen du guztira (Hego Koreako probintziarik txikiena) eta 514.000 biztanle. Hiriburua, Txeju, uhartearen iparraldeko kostaldean (232.687 biztanle). Sumendi jatorriko uharte menditsua da (1.950 m. Halla mendian). Arrantza eta nekazaritza (arroza, kotoia, soia) dira ekonomia jarduera nagusiak. Industria gutxi garatua dago (janari industria, ehungintza, kimika industria) eta hiri garrantzitsuenetan baizik ez dago.