Tuxtla Gutierrez
Mexikoko hego-ekialdeko hiria, Chiapasko estatuko hiriburua, Chiapas ibaiaren haranean, Grijalva ibaiaren mendebalean, Oaxacako hiritik 390 km-ra, 528 m-ko garaieran. 131.096 biztanle. Unibertsitatea. Chiapasko merkataritza eta industria (janari industria, ehungintza, zurgintza) gune nagusia da. Artoa, kotoia, kakaoa, kafea, tabakoa, eta azukre kanabera lantzen eta salerosten dira bertan. Aipagarria da arkeologia museoa. v Historia. 1892. urtetik aurrera Chiapasko estatuko hiriburua da. 1993. urtearen amaierako matxinadan gerrillari zapatisten mende egon zen egun batzuetan.