Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tuza

iz. Zool. Geomidoen familiako 30 bat ugaztun karraskariren izena. Itxuraz kukumixaren antzekoak dira. Gorputz sendoa dute; hankak motzak eta indartsuak, lurra harrotzeko egokituak. Bizitzaren parterik handiena lurpean ematen dute. Janaria gordetzeko, muturraren azpiko aldetik besagainera zaku moduko batzuek dituzte, alde banatan. Landare-zainak eta erraboilak jaten dituzte. Ipar Ameriketan bizi dira.