Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

turdido

izond. Zool. Paseriformeen ordenako izen bereko familiako txoriez esaten da. 305 bat hegazti mota biltzen dira familia honetan; horietan ezagunena zozoa da. Oso eskualde hotzetan izan ezik mundu osoan bizi dira, eta zuhaitzetan ibiltzen dira gehienbat. Intsektuak eta landare gaiak jaten dituzte, hazirik ez. Neurriz 11,5-33 cm luzeak izaten dira. Intsektujale guztiek bezala moko mehea eta punta-oker samarra dute. Beltzak, arreak, marroiak, horiak, kolore askotakoak izan daitezke.