turbina
iz. Jariakin baten korronte jarraituaren energia, energia mekaniko bihurtzen duen makina. v Gasezko turbina. Erregaien errekuntza bidez sortzen diren gasek higitzen dutena. Bere zatiak hauek dira: airea konprimitzen duen konpresore bat, errekuntza ganbera bat, eta aurrez konprimitu den airea berotzen duen erregailu bat. Aire konprimitua errekuntza ganberan erregaiarekin nahasten da, eta errekuntzaren ondorioz sortutako gasak haizebide batzuetatik turbinaren aurka igortzen dira lastertasun handian. v Lurrunezko turbina. Galdara batetik datorren lurrun zarrastadak (normalean ur lurrunak) higitzen duen turbina. v Turbina hidraulikoa. Ur-jauzi batean urak duen energia zuzenean aprobetxatzen duen turbina. Mota honetako turbinarik ezagunenak Pelton turbina, Kaplan turbina eta helizezko turbinak dira.