Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

turbelario

iz. eta izond. Zool. Platelmintoen phylum-eko izen bereko klaseko ornogabeez esaten da. Hiru ordena eta 3.000 mota biltzen dira turbelarioen baitan. Gorputza hodi itxurako luzarana eta zurda antzeko luzakin txikiz estalia izaten dute. Gehienak oso txikiak dira (mm gutxi luze), baina badaude 60 cm luzeak ere. Digestio aparatua bereiztasun gutxikoa dute, sabelaldean, eta mota gehienek atze samarrean duten aho moduko zulo batez eta heste itxurako hodi batez osatua dute; ugaltzeko eraz hermafroditak dira; arrautza bidez ugaltzen dira, baina sexuz ez dela (etenketa hutsez ere) ugal daitezke batzuk. Itsasoan, erreka eta ibaietan edo leku hezeetan bizi daitezke. Turbelario motarik ezagunena planaria da.