Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

turako

iz. Zool. Musofajidoen familiako 18 bat txori motaren izena. 45 cm inguru luze izaten dira. Saharaz hegoalderako basoetan eta sabanetan bizi dira batez ere. Basoetan bizi direnak kolorez berdeak izaten dira, sabanetakoak berriz grisaxkak edo marroixkak. Ile itxurako lumaz eratutako moto bat dute buruan mota gehienek. Fruituak jaten dituzte gehienbat. Turako motarik ezagunenak Tauraco leucotis eta Corythaeola cristata dira.