tupamaro
iz. eta izond. Uruguaiko Movimiento de Liberación Nacional gerrilla taldeko kidea eta hari dagokiona. Tupac Amaru XVIII. mendeko indiar matxinatuaren omenez hartu zuten izena. Higikundea Raúl Sendic sindikalistak 1962. urtean sortu zuen eta hiri-gerrillaren bidea hartu zuen. 1967-1972 garaian hainbat joeratako talde iraultzaileak –castristak, troskistak, etab.– biltzea lortu zuen eta beren ekintzak –banku lapurketak, janarien eta bestelako gaien banaketak, bahiketak, polizien eta militarren hilketak…– garrantzi handikoak izan ziren Uruguaiko politikan. 1973ko kolpe militarraren ondoren ezarritako errepresioak taldea desegin zuen: 300 hildako buruen artean eta beste 3.000 atxilotu. 1985ean militarrek aginpidea utzi zutenean, tupamaroek, armak utzirik, Frente Amplio higikundearen barne ekin zioten politikari.