Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tupaido

izond. Zool. Primateen ordenako izen bereko familiako ugaztunez esaten da. Duela gutxi arte intsektujaleen artean sailkatu ohi ziren, baina gaur egun zoologo handienek primateen ordenan biltzen dituzte. Muturra, atzaparrak eta hortz-haginak intsektujaleen antzekoak dituzte; satitxu handi baten itxura dute, baina burumuinetan, begietan, giharretan, ugal-aparatuan eta esku-hanketan lemurren antz handiagoa dute. Asiako ekialdeko oihanetan bizi dira. Tupaidoen familaiko generorik ezagunenak tupaia eta tana dira.