Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tupaia

iz. Zool. Tupaidoen familiako zenbait ugaztun primateren genero izena. Gorputzez katagorriaren antzekoak dira; aurreko hankak ordea hark baino luzeagoak eta sendoagoak dituzte. Buru-muturretan berriz satitxuaren antza dute. Isatsa luzea eta ile labur sarrikoa izaten dute. Asiako hego-ekialdean bizi dira, oihanetan batez ere. Egunaren parterik handiena zuhaitz gainean ematen dute. Arrautzak, intsektuak, fruituak eta hostoak jaten dituzte. v Tupaia arrunta (Tupaia glis). 30-45 cm luze dena, bizkarraldea marroi argia eta orban gris, marroixka edo beltzaranekikoa eta sabelaldea zurixka duena.