tunika
iz. Grekoen eta erromatarren soineko zabala eta luzea, soingainekoaren azpian alkandora gisa eramaten zutena. ◊ Antzinako tunikaren gisako jantzia. v Zool. Tunizina deituriko zelulosaren gisako gai batez eratutako mintza, animalia tunikadunen gorputza erabat estaltzen duena. Kanpoaldera ateratako mesodermoko zeluletatik sortua dela uste dute adituek. Odolaren zirkulaziorako hodiak izaten ditu.