Tunguskako gertaera
Podkamenaya Tunguska ibaiaren ondoan (Siberia erdialdea) 1908ko ekainaren 30ean izandako leherketa handia (1021-1023 erg artekoa). Leherketa tokian egin diren azterketen arabera (1927-1930, 1958, 1961), gertaera hori kometa motako meteorito baten erorketak eragina izan zelako hipotesia nagusitu da. Meteorito horren masa gas izoztuak eta silikatozko eta ferronikelezko partikula sakabanatuek osatua bide zen. Eztandak ez zuen kraterrik utzi; bere gunearen inguruko 2.000 km2-tan, ordea, pinuak eraitsita agertu ziren. Lekukoek adierazitakoaren arabera, suzko bola izugarri batek zeharkatu zuen zerua –100.000 km orduko lastertasunez, gerora egindako kalkuluen arabera–, lehertze tokiaren gainean suzko lamak eta kezko hodei bat ikusi ziren, eta eztanda hotsa 1.000 km-ra entzun zen.
- tungsteno
- tungus
- Tunguska, Nizhniaia
- Tunguska, Podkamennaia
- Tunguska, Vierjniaia
- Tunguskako gertaera
- tunika
- tunikadun
- Tunis
- Tunisia
- tunisiar