tucuna
iz. Hego Ameriketako indiar herri bateko kidea. Brasil, Peru eta Kolonbian bizi dira, Amazonas-Solimoes eta Putumayo-Iça ibaien ertzetan. Haien hizkuntzak ez du inongo harremanik lurralde horretako beste hizkuntzekin. 16.000 tucuna zeuden 1970ean. Manioka eta artoa lantzen dituzte eta arrantzan aritzen dira. Ontziak eta saskiak egiten dituzte eta zura lantzen dute. Oso pozoi bortitza erabiltzen dute ehizarako. Bi taldetan banatzen dira, eta talde bakoitza klan askotan; klanak exogamikoak dira eta aitagandik semeagana izaten dute oinordekotza.