Tudor, Antony
Ingeles dantzaria eta koreografoa (Londres, 1909 - New York, 1987). 1930. urtetik aurrera M. Rambert-en Ballet Klubean dantzatu zuen, eta geroago balleteko talde askotan lan egin zuen (Vic-Welles, Covent Garden, etab.). 1938. urtean London Ballet-a sortu zuen. New York-eko Metropolitan operako eskolako zuzendari izan zen. 1973. urtetik aurrera Kaliforniako unibertsitateko irakasle izan zen eta 1974. urtetik aurrera American Ballet Theatre-ko zuzendari laguntzaile. Espresionismoaren eta dantza berriaren eragina handia da Tudorren lanetan. Koreografiarik aipagarrienak dira: Lili jardina (1938), Romeo eta Julieta (1942), Nekazaria soroetan (1979).