Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tripido

izond. Zool. Tisanopteroen ordenako izen bereko familiako intsektuez esaten da. Oso intsektu txikiak, kolore ilunekoak eta gorputz finekoak dira. Hegoak estuak eta luma baten antzera eratuak dituzte. Landaregaiak jaten dituzte. Loreetan eta oro har desegiten hasitako landareetan ibiltzen dira. Haietan hanka jarriz gero mordoan altxatzen dira. Tripido motetan ezagunenetako bat ilarraren Kakotrhips robustus eltxoa da, haren lekaren gainean hauts itsurako geruza zurixka uzten duena.