Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tripetido

izond. Zool. Dipteroen ordenako izen bereko familiako intsektuez esaten da. Gorputzez listorraren antzeko samarrak izaten dira, hark baino begi txikiagoak dituzte, antena laburragoak eta sabelalde estuagoa, kono egiturakoa. Kolorez beltzaranak izaten dira; hegoak zuri arreak dituzte. Zenbait tripetido motaren larbak hosto edo fruitujaleak dira. Ezagunenak Ceratitis capitata, larba egoeran Mediterraneo alderako lurraldeetako fruituetan kalte handiak egiten dituena eta Phylophilla heraclei, larba egoeran apioaren hostoak jaten dituena, dira.