tribu
iz. Leinua. Tribua, aldi berean, talde txikiagoz, familiez eta klanez, osatua da, eta odol, hizkuntza, erlijio eta ohiturazko loturak elkartzen ditu kideak. Tribuko kideek talde izen berbera hartzen dute eta lurralde berean bizi dira; elkarrekin aritzen dira merkataritzan, nekazaritzan, etxegintzan, gerra ekintzetan eta ospakizunetan.