triasiko
izond. Geol. Mesozoiko aldiko lehenengo aldiaz esaten da. Geologiako denbora sailkapenean Permiarraren ondoren eta Jurasiarraren aurretik dator. Orain dela 240 milioi urte ingurutik orain dela 190 milioi urte inguru arteko aldia hartzen du. Ingalaterran kontinente barruko jalkinak dagozkio gehienbat aldi honi, eta fosilik ez da, narrasti arrasto bakan batzuk izan ezik. Europako kontinentean, aldiz, zati handi bat itsasoak estali zuenez, itsasoko jalkinez osatua da triasikoari dagokion lur geruza; soinbera eta ekinodermo fosil ugari izaten dira. Garai horretako ebaporitoek balio handia izaten dute.